XUBI Engranajes S.L. industria-esparruan tradizio handia duen enpresa da. 1956an fundatu zuten eta hasieran azkoinak egiten zituen. Lau urte geroago engranajeak egiteari ekin zion.

1956-1988 aldian instalazioak fabrika txikiago batean zegoen eta ekoizpen-bideak mugatuagoak ziren. 1989. urteaz geroztik enpresa oraingo instalazioetan kokatuta dago eta, baliabide modernoagoak izateaz gain, punta-puntako makineria dauka.


1996. urteaz geroztik XUBI Engranajes S.L. enpresak makineria berritzeko erabaki estrategikoa hartu zuen eta Pfauter enpresaren Hortzak artezteko makinak eta tailatzeko makinak erosi zituen, baita Espainiako Estatuan izan den lehenengo Koniko espiralak artezteko makina, Klingelnberg G-50. Horrez gain, hortzak arteztekoen aukera handitzeko Kremailerak artezteko makina bat erosi zuen.


 

Gaur egun, XUBI Engranajes S.L. enpresak ia 70 langile ditu plantillan, prestakuntza-maila eta eskarmentu handia dutenak. Langile ugarik urte asko daramatzate XUBI Engranajes S.L. enpresan lanean; horietako batzuk 30 urte ere. Horrek erronkarik eta desafiorik zailenei aurre egiteko prestakuntza eta eskarmentu handia eman die.

XUBI Engranajes S.L. ekoizpen-biderik modernoenak ditu eta bide horietara moldatzeko eta produktibitatea hobetzeko bere langileek etengabeko prestakuntza jasotzeaz arduratzen da. XUBI Engranajes S.L. enpresaren helburua kalitate hobereneko engranajeak ekoiztea eta hortz-zerbitzua hobetzea da, doitasun-engranajeko sektorean Europako enpresarik onenen artean egoteko xedearekin.




Polígono Industrial Umansoro s/n - Apdo. 23 · E-20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) España
Tel. + 34 943 85 03 58 - Fax. + 34 943 85 00 74 - e-mail: xubi@xubi.com
NIF. B20827101